XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurutze ortatik datorkigu betiko osasuna.

Gure pekatuek merezi zuten betiko oiñazea sendatzeko, Zuk artu dituzu ainbesteko nekeak eta eriotza.

Damu dugu aiek egiña: eskerrak, ifernuko bidetik atera gaituzulako; maite zaitugu, Jauna.

1'GO EGONLEKUAN. Jesus Pilatus'en aurrean

Egongu bakoitzean belauna makurtzen da, au esanez: G. Jauresten zaitugu, Kristo ta goresten. E. Zure Gurutze santuz salbatu baituzu gizadia.

Eriotzera galdu zaitute, Jesus, auzigairik arkitu gabe.

Gu giñan galdu bearrak, guk egin baitugu oben.

Onela joan oi dira, oker, mundu ontako auziak; baña Zu auzi-maisu zeran mai artan, ez da bidegaberik.

Arren, Jauna, arki nazazula nere azken-auzian obenetik garbi, Zure odol santuaz baliaturik.

Gure Aita, Agur Mari (egonleku bakoitzean).

G. Erruki zakigu, Jauna.

E. Erruki zakigu.

G. Zintzoen animak Jainkoaren errukiari esker pakean atseden bezate.

II'GARREN EGONLEKUAN Jesus'ek Gurutzea soiñean

Eriotzera galduek berekin eraman oi zuten oiñazetako Gurutzea.

Jesus gaizkilleen eran deramate Kalbariora.

Alakotzat artu zuten, Isaias'ek aspaldi igarri bezala.

Jesus ona, guk eraman bear genuken Gurutze ori ez ba'da ere, ez al dugu gure gain gogo onez artu bear, aundi, naiz txiki, egun bakoitzak ekarri oi diguna?

III'GARREN EGONLEKUAN Jesus lenengo aldiz erortzen da

Bezperako nekeek eta Getsemani'ko baratzeko odolustuak, gaueko ta biamoneko ukaldi, arantza, zartaillu ta gaiñerako oiñazeek, auldua zeukaten gure Jesus maitea.

Erori da Gurutze astunaren azpian.

Gu ere erortzen gera pekatu larriaren azpian.

Zutitu da Jesus bideari jarraitzeko.

Zuti gaitezen gu ere pekatuaren erorikotik, damutuz, aitortuz, eta Jaunaren laguntzarekin asmo sendoa artuz.

IV'GARREN EGONLEKUAN Jesus'ek Bere Ama topo egiten du

Elizan sartze egunean esana zion Simeon'ek: ezpatak alderen alde erasango dizu biotza. Orra gertatu.

Ez ote gera gu kupituko Ama Semeetaz? Ez ote zaigu damutuko gure pekatuetaz?